Baraka Bike sentimendua

Urtebete baino gehiago daramat klub honetan, eta esan behar dut oso pozik eta harro nagoela Baraka Bike-en partaide izateaz…

MTBn ibiltzen hasi nintzen, belauneko lesio baten ondorioz, ziurrenik kasu askotan bezala, eta erabaki nuen MTB bizikleta zurruna erostea, hasteko. Hasieran bakarrik nengoen, baina egun batean talde bat horiz jantzita ikusi nuen, Baraka Bike, eta izena ematea erabaki nuen. Oso erabaki ona!

Eta onurak besterik ez ditut izan, adiskidetasunari eta mekanikari dagokionez, ikaskuntza teknikoa eta trebetasuna, gehien erabiltzen diren ibilbideak ezagutzea, ibilbide berriak frogatzea, klubaren irteera ofizialak, pertsona onak ezagutzea, eta barre ederrak garagardo batzuekin, txangoaren jokaldiak komentatuz, eta abar.

Klubak egiten dituen lanez gain, Bike Eskola adibidez, non txikienak MTB munduko lehen pedalkadak ematen dituzten, Green Series eta Barakaldoko auzoetako jaietan ginkanetan laguntzen du ere.

Azken finean, BarakaBikeko kide izatea oso erabaki ona izan da, jende asko ezagutuz eta ahal dudan guztian parte hartuz, BarakaBike klub handi bat egiteko.

IAR