Baraka Bike Kirol Elkartean bi gurpilekin erlazionatuta dauden hamaika ekintza gauzatzen ditugu, betiere klubetako bazkide eta lagunen kolaborazioari esker.
Barakaldotik eta gertu dauden herrietatik bai mendi bizikletaz baita errepidekoaz ere asteburuko irteerak antolatzen ditugu
Urrun dauden interes handiko tokietaraino ere iristen gara txangoak antolatuz.
Martxa ez lehiakorretan ere parte hartzen dugu eta era berean jaitsieretan (DH), ziklo-krosean (CX) eta Cross Countryko (XCO) lehiaketara joaten gara.
Elkarteko familia, lagunak eta bazkideekin batera irteerak eta txangoak antolatzen ditugu elkarrekin ondo pasatzeko helburu bakarrarekin.
Baina, dudarik gabe, umeen zuzendutako ekintzetara gure xede eta misio nagusiena bideratuta dago. Beste instituzio, elkarte eta klubekin batera XC probak, ginkanak eta ibilaldiak besteak beste antolatzen ditugu. Ezin dugu ahaztu Txirrindularitza Federazioak prestatutako jardueretan ere parte hartzen dugula eta jakina, gure Bike Eskola proiektua, aipatutako guztien gainetik, oso egitasmo funtsezkoa dela aitortu behar dugu.