Hemen dira Green Series-ak!

Asteburu honetan Gorostizako XC zirkuitua lehiaketaz gainezka egongo da. Larunbat goizeanEuskadiko Eskolarteko Kirol Jokoekin hasiko gara, arratsaldean Mini Green Seriesekin eta igande goizean, plater nagusia, Green Seriesekin (UCI C2).

Larunbateko lehen orduan, haur mailako Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako parte hartzaileak arituko dira. Mutilen kategoria 10.15etan eta neskeena 11.15etan.

Arratsaldean, 15:30ean, Mini Green Series txapelketan sartuta, benjamin, alebin eta haur mailek parte hartuko dute.

Igandean, 9.30etik aurrera, gainerako kategorietarako txandak egongo dira (kadeteak, gazteak, masterra, eta elitea) Green Series-en nazioarteko seigarren proban, UCI C2 kategorian.

Baraka Bike-eko boluntarioen mobilizazioa eta Barakaldo Kirolak-en eta gainerako erakundeen babesa izurragia izango da.

Zuen zain gaude!