Irteera ofizialen urteko egutegia prest dugu 2021.urterako. Badakigu urte zaila izango dela, baina ez dago saiatzeari uzteko arrazoirik, beraz, bagoaz!
Beste urte batzuetan bezala, MTB eta errepide irteerak txandakatuko ditugu, eta azken boladan oso modan dagoen modalitate berri bat sartuko dugu: E-Bikeak.
Mendian Urkiola eta Gorbeia bezalako ibilbide klasikoetara itzuliko gara. Berriz ere Arabara joango gara eta Landan, intentsitate handiko irteera izango dugu. Kantabriara ere itzuliko gara, Mijedo (Noja) eta Buciero (Santoña) ezagutzeko. Mendi horietan bi igoera labur egingo ditugu, oso zorrotzak, eta jaitsierak ere oso zorrotzak izanez. Eta azkenik, denboraldi honetako irteera berezia: Errioxara, Ezcaray-ea joango gara.
Errepidean Bilbo-Bilbo eta Barakaldo-Barakaldo irteera klasikoak ere izango ditugu. Eta klasikoagoak irteera ezberdinetan, hala nola, Urduñara igoko gara Artziniegatik pasata, Bakio eta Bermeoraino pedalei eragingo diegu, bai eta Burgoseko probintziara (Espinosa de los monteros) itzuli.
Eta E-bikes kategorian Landara itzuliko gara, baina oraingoan wattez eta energiaz josita, mendiaz eta bizikletaz beste modu batean gozatzeko.
Saiatuko gara! Hau Baraka Bike da!