XC Solidarioaren bigarren edizioa aurten ere festa bat izan da, parte-hartze errekorrarekin, bost zirkuitu desberdinekin eta lehenengo ordutik eta txikienen azken txandaraino giro ederrarekin.
Goizeko bederatzietan, gure DJ, Dani, musika onarekin eta speakerra, Nagore, etengabe animoak emoten, festa animatzen hasi ziren. Miribilla BTT eta SC Rebonza-ren txirrindulari gazteek nagusitasunez jokatu zuten lehen minututik, eta 4,5 kilometroko zirkuituari hiru itzuli eman ondoren, amaiera estutu bat egon zen. Irabazlea, Ander Miribilla BTT-koa, nahiz eta azken itzulian abantaila handia izan, katea hautsi eta zirkuitua korrika bukatu zuen. Berehala, bigarren sailkatua sartu zen, baita Miribilla BTT-koa ere.
Kadete eta infantil kategorietan, Miribila BTT nagusitu zen, eta koloretsuagoa izan zen Gela pedagogikoa, Basahuntzak, Hondarmendi, Escuela Ciclista Valle de Mena, SC Rebonza eta kasko integralak zituzten independenteen talde bat sartu zirelako .Siebe gunetik ibili ziren eta Baraka Bikeko bazkideek egindako zirkuitu bikainaz gozatzeko aukera izan zuten
Hurrengo txandetan parte-hartze handia zegoen eta irteera parrillan leku on bat lortzeko oso adi egon behar zen. Talde gehiago sartu ziren: Elkar Kirolak Berango, Mendiz Mendi Omar Fraile Eskola, Igorre Txirrindulari Elkartea, Zorribike Lezamako T.K.T, Sestao Triatloi Eskola, Demo Bike, eta nola ez, Baraka Bike. Alebinek, benjaminek, haurrek eta bost eta sei urtekoek, irteera bizkorrak egin zituzten lehen zuzenean, eta hurrengo bihurguneetan, ibaira iritsi arte. 3 eta 4 urtekoen ibilbidea nabarmendu zen, hor zeuden, gurpil txikiekin, batzuk pedalik gabe, ezta katerik ere, azken bihurgunera arte dena emanez eta oso serio hartuz lasterketa hau.
Baraka Bike Txirrindularitza Klubetik gure babesle, kolaboratzaile eta, batez ere, Baraka Bike Txirrindularitza Klubeko boluntarioei eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi hau egin ahal izateko.
https://photos.app.goo.gl/wWUGSieoSZEZf5uW7
https://photos.app.goo.gl/ceJNCN38AmfTZWLS8
¡Eskerrik asko!