Ona hemen aurtengo martxa ofizialetan egutegia. Azken urteotan bezala Bike Eskolan sortuko diren ekitaldiez aparte sorta eder bat prestatu dugu zuen gustoko aurkituko dituzuelakoan. Bai errepide irteerak baita mendikoak ere, klubeko kideen mailaren ostekoak direlakoan gaude.
BTT arloan Urkiola Natura Parkeko asko nahi dugu azpimarratu, Anboto mendilerroa zeharkatuko ditugularik.
Lehengo urteotako Izki eta Gorbeiako irtereetako arrakasta dela eta, eta bazkide berriek goza ditzaten, aurten ere biak errepikatuko ditugu, agian bide berriei ekinez.
Errepide bizikleta mailan bai Urdaibaiko Biosfera Erreserba baita Manzanedo eta Zamanzas Aranak ere gauzatuko ditugu, azken honi Callejones de Zamanzas herrian hasiera emango diogularik. Irteera bietan indarrak probatzeko aukera izango dugu ibilbideen desnibela dela eta.
Gure ekitaldi egutegian hauen ordutegi, bertaratze modua eta abarrekoak emango zaizkizue jakitera.